Javi Olaberria (Orozko) eta Alicia Romero (Durango) izan ziren Aloñako Igoeraren nagusiak. Datorren igandean Beran aurtengo Euskal Herriko txapelketa jokatuko da. Zorte on denei!
El comité de Carreras de Montaña de la EMF presentó este miércoles la temporada 2007 de esta cada vez más exitosa modalidad: campeonato y pruebas de la Copa Vasca e integrantes de la selección vasca y sus objetivos. Campeonato de Euskal Herria
Berako Mendi Maratoi Erdia (N) (2007-04-29) Copa de Euskal Herria
Orozko 2007-05-20(B)
Kosta Trail 2007-06-10 (B)
Lakuntza 2007-06-17 (N)
Ezpeleta 2007-07-07(I)
Zegama Azikorri 2007-09-23(G) Selección Vasca
Iñaki Lopetegi
Unai Barazabal
Marta García
Ohiana Azkorbebeitia
Alizia Olazabal
Alizia Romero
Ionut Zinka
Felipe Larrazabal
Fernando Etxegarai
2007ko Zegama-Aizkorri Mendi-Maratoirako Behin-behineko izenematea 2007ko Martxoak 5tik ,16ra arratsaldeko ordubiak bitartean egin ahal izango da.
Maratoiaren arautegian finkatzen diren baldintzak betez gero, edozein atleta edo korrikalarik eman ahal izango du izenea, berdin federatuek eta federatu ez direnek.
2007ko Mendi-Maratoiraren partaidetza 400 lagunera mugatuko da.
400eko kopuru hortatik 100 bere esku hartuko ditu Antolakundeak, Buff-SkyRunner World Series-ko azken proba puntuagarria, eta Euskalherriko Kopako proba puntuagarria izateak sortuko dituen konpromisoei eta herrialde ezberdinen izenean parte hartzeko asmoa ager dezaketen Selekzioen partaidetzari, , modu egokian erantzun ahal izateko, beste kompromiso batzuen artean.
Orain arteko bost Zegama-Aizkorri Mendi-Maratoietan parte hartu eta 6. honetan ere aukera izan nahiko luketen gizon-emakumeei dorsal bana zihurtatzeko eta azkeneko bi lasterketetan [2005koan eta 2006koan, alegia] denborarik onenak egin zituztenek ere aukera bera izan dezaten, beste 125 plaza erreserbatuko ditu Antolakundeak.
Gainerako 175 dortsalak, 400 partehartzaileren kopurua osatu arte, behin-behineko izenemate epearen barruan izena eman duten atleta guztien artean zozketatuko dira, aurreko bi parrafoetan aipatutako eran dortsala lortu dutenak zozketatik kanpora utziz, noski.
Zozketa Zegamako Udaletxean egingo da 2007ko apirilaren 20ean , arratsaldeko 6-etan, eta nahi duten korrikalari guztiak hurbildu ahal izango dira zozketa bertatik-bertara ikustera. Emaitza Zegama-Aizkorri Mendi-Maratoiaren web-orri ofizialean argitaratuko da [http://www.zegama-aizkorri.com].
Behin-behineko izenematea, Zegamako Udaletxera telefonoz deituz: 943 80 13 51 – 943 80 11 15, astelenetik ostiralera bitartean, bulego-ordutan [09:00 – 14:00], Martxoaren 5tik , 16 arte [biak barne]. Internetez ere burutu liteke izenematea.