Javi Olaberria (Orozko) eta Alicia Romero (Durango) izan ziren Aloñako Igoeraren nagusiak. Datorren igandean Beran aurtengo Euskal Herriko txapelketa jokatuko da. Zorte on denei!
EMFren lasterketa komiteak Euskal Herriko Kopa nahiz Txapelketa eta selekzioa aurkeztu zituen pasa den astean Donostian. Aurkezpen honetan aurten dituzten helburuen inguruko azalpenak ere eman zituzten.
Martxoak 31 eta apirilak lenengoaren artean, 50 taldek parte hartu dute Gredos Raid-aren IX edizioan. 200 kilometro eta 6.000 metrotako desnibeleko ibilbide batean, BTT, korrika, treking, eta kanoazko 9 atal burutu behar izan zituzten orientazioan oinarrituta eta eskalada eta uztai tiroa ere eginez.
Apirilaren zehar, prueba batzuk ospatu dira; Sarbil-ean (Nafarra) Liga Vasco-Navarra-ko bat eta Buitrago de Lozoya-n (Madrid) Espainiako Orientazio Txapelketan.